













MARKELIÑE
Antzerki familiarra.
1984an sortua, Markeliñek testua alde batera uzten duen lengoaia propioa aurkitu du, interpreteen keinuez elikatzeko. Bere ibilbidea, kritikak eta ikusleek asko aintzatetsi duten objektuei, estetikari eta mugimenduari buruzko ikerketa sakonarengatik bereizten da.
Konpainiak mundua eta bizi garen denbora konprometitzen dituzten istorioak sortzen ditu, eta euren gatazken eta kontraesanen isla modu eder eta adimentsuan ikusteko aukera eskaintzen die ikus-entzuleei. Mundu osoko eszenatokietan bere presentzia sendotzea eta 30 herrialde baino gehiago bisitatzea ahalbidetu dizkioten gai desberdinetako 40 ikuskizun eraiki ditu.
2026ko urtarrilean Hodei guztien gainetik estreinatuko du, bere lanaren errutinan harrapatuta, jolasteko plazerra ahaztu duen aita baten istorioa kontatzen duen aretorako proposamen berria.
KALE ANTZERKIA:
ARTILUSIO:
bideoa ikusi
Ikuskizun Hoberenari Saria, XIV. Nazioarteko Feria Internacional de las Marionetan
ANDANTE:
bideoa ikusi
Kaleko Ikuskizun Hoberenari Saria XVI. Umore Azoka.
Konpromiso Sozialari Saria Amplifon Jaialdia (Eslovakia)
CHEF NATURE: bideoa ikusi
ARETORAKO PROPOSAMENAK:
HODEI GUZTIEN GAINETIK: bideoa ikusi
ZEPO ZAPO: bideoa ikusi
MAMUT: bideoa ikusi
EURIA: bideoa ikusi
“Cornel Todea” SARIA. FITC 2018. Bukarest, Errumania.
Ikuskizun Hoberenari Saria. FETEN 2017
GANBARA: bideoa ikusi
CRUSOE: bideoa ikusi
web
HARROBI DANTZA BERTIKALA / JANIRE ETXABE
Dantza Bertikala. Dantza Esekia. Site Specific proposamenak
Janire Etxabek 2017. urtean sortu zuen Dimegaz elkartea, eta 2020an Harrobi Dantza Bertikala konpainia. Bi egitura hauei esker, dokumentalak, dantza ikuskizunak eta site specific proposamenak sortu eta ekoitzi ahal izan ditu hainbat herrialdetako espazio artistiko eta ekitaldi berezietan.
Bere obra guztietan dantza bertikala edo/eta dantza esekia arte plastikoekin uztartzen ditu, eta guztiek euskal memoria historikoaren eta naturaren elementuen oinarrian egituratutako dramaturgia garaikidea dute.
2026 urteko azaroan aretorako proposamen eszeniko berria estreinatuko du: Ainarak.
IKUSKIZUNAK BIRAN:
GEURE(R)A:
bideoa ikusi
Finalista MAX Sariak – Kaleko Ikuskizun Hoberena 2024.
Epaimahaiaren Aipamen Berezia- Umore Azoka 2023
HARRIA HERRIA:
bideoa ikusi
Finalista MAX Sariak – Kaleko Ikuskizun Hoberena 2022.
ATXINE: bideoa ikusi
web
Eva Guerrero Dantza Konpainia
Dantza Garaikidea
Proposamen kulturalak sortzeko, zabaltzeko eta ezaguera partekatzeko lan egiten dute. Beraien uztez, artea ez da elitista izan behar eta pertsona guztiek bertara sartzeko aukera izan behar dute. Horregatik, ikuzkizunak sortzeaz gain, pertsona desberdinengana hurbildu eta testuinguruen eta lengoiaren arteko zubiak eraikitzen dituzte.
Dantzaren ikuspuntutik sortzen dute, baina norabide askotan. Beste askorekin batera, sorkuntza-espazioak kudeatzen dituzte, nazioarteko proeiktuetan eta sentsibilizazio programetan parte hartzen dute, dakiten guztia ekartzen.
2025eko azaroaren 13an Hasta el último baile ikuskizuna estreinatuko dute Bilboko Arriaga Antzokian.
Ikuskizunak biran:
HASTA EL ÚLTIMO BAILE: bideoa ikusi
TIERRA DE NADIE: bideoa ikusi
ENTRE CUERPOS: bideoa ikusi
GORPUZTU:
bideoa ikusi
Hautagaia MAX Sariak 2021 (Errebelazio Egile Hoberena)
Hautagia MAX Sariak 2020 (Errebelazio Egile Hoberena & Emakumezko Aktore Hoberena)
GORPUZTU LABURRA: bideoa ikusi
web
La trapecionista
Zirku garaikidea
La Trapecionista Nafarroako zirku garaikideko konpainia bat da, Maitane Azpirozek sortu eta zuzendua. Gorputza lurraldearekin harremanetan jartzen duen praktika eszeniko ekofeminista batek definitzen du haren ibilbidea, sorkuntza, zaintza eta eraldaketa kulturalerako espazio gisa ulertuta, eta ikuspegi hori bere lan guztian zehar ageri da. Bere proposamenak aireko dantzaren, gorputz-dramaturgiaren eta praktika eszeniko esperimentalen arteko gurutzagunean kokatzen dira, zirkuaren eta dantzaren arteko mugak lausotzen dituen hizkuntza oso pertsonala garatuz, gorputza narraziorako espazio bihurtuta.