ARTES ESCÉNICAS · COMUNICACIÓN & DISTRIBUCIÓN · ARTES ESCÉNICAS · COMUNICACIÓN & DISTRIBUCIÓN · ARTES ESCÉNICAS · COMUNICACIÓN & DISTRIBUCIÓN · ARTES ESCÉNICAS · COMUNICACIÓN & DISTRIBUCIÓN · ARTES ESCÉNICAS · COMUNICACIÓN & DISTRIBUCIÓN · ARTES ESCÉNICAS · COMUNICACIÓN & DISTRIBUCIÓN ·

Egiten dudana

Arte Eszenikoetako sortzaile eta konpainien bidelaguna naiz beren proiektu eta obren promozio, komunikazio eta banaketan.

Arlo horietan prestakuntza ematen diet kulturan lan egiten dute profesionalei.
Komunikazio kanpainak diseinatzen ditut.

Argitalpen kulturalen batean idazten dut. Nire sukaldean ere bai.
Arretaz behatzen eta entzuten saiatzen naiz. Ikasten ari naiz, etengabe.

Naizena

Arte bizien botere eraldatzailean sinesten duen emakume konprometitua naiz. Pertsonak erakartzen naute, eta pertsonek bizi dituzten munduak. “Edertasunak salbatuko du mundua” dio Dostoievski-ren Ergela-k. Gauzak dauden bezala egonda ez dakit hau guztiz egia den, baina ziur naiz edertasunak hobeak izaten laguntzen gaituela.  

 

“Antzerkia ezin da desagertu, gizateriak bere buruari aurre egiten dion arte bakarra delako”, esan zuen Arthur Miller-ek. Ni, bokaziozko kazetaria, lizentziaduna eta prentsan urteetan ibilitakoa, kasualitatez iritsi nintzen arte eszenikoetara, beren egia konponezinak liluratuta.

 

Antzerki eta dantza konpainien eta artisten ikuskizunak publikoarengana irits daitezen laguntzeak poz handia ematen dit.

I´m not interested
in how people move,
I’m interested
in what makes
them move

Pina Bausch

Zertan lagun zaitzaket?

Zubiak eraikitzen ditut arte eszenikoen eta jendearen artean. «Publikorik gabeko lan bat xuxurla bat besterik ez delako», eta nire lana haien ahotsa anplifikatzea delako.